ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Agenda


 

Bidaiak


 

maletak

Gertu aldizkaria


 

Hona hemen gure aldizkariaren ale guztiak

  Eta paperean nahi baduzu, eskaiguzu


 

maquina

Aldizkarirako ekarpenak

Argazki eta bideo bilduma


 

camara

Bildumarako ekarpenak

2017-18ko ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen aurre-izena emateko arauak

          Samaniegoko Guraso elkartea hurrengo ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzaren aurreikuspenak egiten ari da.

          Hurrengo liburuxkan zuek egin beharko dituzuen lehenengo aurre-izen emateko urratsak aurkituko dituzue.

 

 

Gertu 29

Erredakzio bulegotik atera berri.

Hemen duzue GERTU azken alea!

Madrid 2017

LH_3.B klaseko ekintzak.

3.B klaseko ikasleek 3. hiruhilekoan jarduerak batzuk klasetik barne eta kanpoko  egin ditugu. Hauxek izan dira:

 

Ferdinando zezena antzerkia: Euskara eta beste balore batzuk sendotzeko asmoz, antzerki-lan hau prestatu da. Ondoren, gurasoen eta ikaskideen aurrean aurkeztu da.

 

Natur Zientzia Museoa: matematika eta natur zientziako ikasgaietan landutako edukiei lotuta, natur zientzia museoa bisitatu egin dugu. Bertan, anbarrari buruz tailer bat egin da.

 

Poesia maratoia: beste ikastetxe batzuekin batera, orain dela urte batzuk Ignacio Aldecoa Liburutegian ospatzen den poesia maratoian parte hartu dugu.

 

Poesia errezitaldia /Poetak maiatzean: Vitoria-Gasteizek aurrera eramaten duen “Poetak maiatzean” iniziatiba del eta, ikasleek hainbat poetan bisita jaso zuten. Horrez gain, ikasleek gurasoei eta beste ikaskideei poesia errezital bat eskaini zieten hiru hizkuntza desberdinetan (euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez).

 

Greziari buruzko erakusketa: Greziako proiektuari amaiera emateko, Antzinako Greziari buruzko erakusketa bat antolatu da.

 

Ikasturte honetako… bukatzeko, work-café moduko ebaluazio saio bat antolatu zen. Ikasle guztiek ekintza positibo bat dela adierazi dute baita hau errepikazteko grina ere.

 

      Kontzertuera irteerak: kurtso honetarako antolatutako azken kontzertura joan gara. Honako hau, soinua eta honen ezaugarriei buruz aritu zen.

 

Esteka honetan egun honetako irudi batzuk ikus daitezke.

 

Haur kantariaren kontzertua

Samaniegoko jaiak. Maiatzak 26.

5. 6. mailetako. Done Jakue bidea.

          

        8:15etan Samaniego eskolako sarreran ikaslea batzuk Ana eta Txemarekin elkartu ginen. Gasteizko tren geltokian goizeko 8:40 hontan Gasteizko beste eskoletako ikasle batzuekin batu  ginen . Trenez Agurainera iritsi ginen. Araba lautadako herri honetako harresiak azteztu genituen. Hortik Klaratarrei bisita bat eman genien. Trufa bat oparitu ziguten. Zein gozo! Hamaiketakoa iturridun parke batean jan genuen, San Joan elizaren ondoan.

 

            Aguraindik Gazeorantz habiatu ginen. Bertan San Martin de Tours izeneko baselizan atseden bat hartu genuen. Zoragarriak dira barruan dauden margolanak. Antzerki bat ikusteko aukera izan genuen. Taldetako argazki bat egin ondoren, Ezkerekotxarako bideari eman genion. Bazkaria eta joku batzuk egin genituen bertan.

 

           Hiruretan martxan jarri ginen berriro Aiarako baselizarantz habiaturik. Bi kilometro eta gero errepide bat zeharkatu behar izan genuen. Ertzaintza gure zain zegoen. Aiarako baseliza XIII. mendean eraiki zuten. Otoitza eta eromesen lepokoak banatu ziren. Horrekin batera, lagun berrien datuak bildu genituen harremanak sendotzeko.

 

        Gure irakasleekin Dulantzira joan ginen gure garraibidea hartzeko asmoz, autobusa, kotxeak edo trena, zehatz-mehatz eta….. etxera. Primerakoa eguna.

Ultreia et suseia!!  Eup!!

Esteka honetan egun honetako irudi batzuk ikus daitezke.

 

          

 

 

Greba deialdia

Maiatzaren 16an eta 23an deituta dagoen grebarei buruz:

 

-Zuzendaritzatik bidalitako gutuna.

-Irakasle talde batek zabaldutako komunikatua.

 

Resultado de imagen de greba hezkuntzan 16 23

 

2016_17ko urtekaria


Geuk ere euskararen alde!

 

 

Telebista Tailerra

 

 

Martxoaren 3an ,DBH 3Dko ikasleak gasteiztxo programan sartuta dagoen "Telebista tailerra" jardueran parte hartu zuten.

Primeran pasatu eta asko ikasi genuen.

 

2017ko Inauteriak. HH eta LH.

6.mailako Barriako barnetegia.

 

 

Atzo goizean Barriara iritsi ginen. Monitoreak ezagutu genituen eta Barria aterpea erakutsi  ziguten.

Jolas batzuk egin eta gero bazkaltzera joan ginen; menua hauxe izan zen: lekak patatekin, okela eta banana.

Arratsaldean basora joan ginen eta jolasak egin genituen.

Itzultzerakoan dutxa hartu genuen eta afaltzera joan ginen. Gaueko hamaiketan oheratu ginen, baina oso urduri geundenez, oso berandu lokartu ginen. Gaur, goizeko sei eta erdietan, batzuk hasi dira zarata egiten guztiak esnatu arte, horregatik gaurko ekintzetan nekea nabaritzen da.

Gaur goizean asko gustatu zaigun ekintza bat egin dugu, tirolina

Esteka honetan eskolako ikasleek egindako azken ekintzak eta irudiak ikus ditzakezue.

2.mailako Barriako barnetegia.

Atzo arazorik gabe Barriako Barnetegira ailatu ziren ikasle eta irakasle guztiak. Ekitaldiak aurrera doaz. Oraingoz irudi batzuk jaso ditugu, eta esteka honetan ikus daitezke.

 

 

4.mailako Barriako barnetegia.

Samaniego eskolako lehen hezkuntzako  4.mailako ikasleak Barriako barnetegian egon gara otsailaren 15 etik 17 ra. Oso ondo pasatu dugu,ekintza pila bat egin ditugu eta Arabako kuadrilak ezagutu ditugu.

Ekintzen artean tirolina egin dugu, mendira ere joan gara,alboko herriak ezagutu ditugu….

Honetaz aparte , bertan emandako janaria primerakoa izan da,bapo-bapo jan dugu.

Esteka honetan barnetegiko egonaldiko irudiak ikus daitezke.

 

Agate Deuna 2017

Pasa den  ostiralean, otsailaren 4an, Agate Deunaren abestia kantatzera irten ginen arratsaldez,  eskolako lehen eta bigarren zikloko ikasle eta irakasleak. Auzoko kaleetan zehar ibili ginen kantuan. Aurreko egunetan entsegua asko egin ondoren, primeran abestu genuen.

Esteka honetan Agate Deunaren irudiak ikusi ditzakezu

 

Eta labunbatean DBHko ikasleen txanda izan zen. Hona hemen hainbat argazki...

LH_3. mailaren jarduerak


ALTXORRAK. Elkar hobeto ezagutzeko, “gure altxorrak” aurkeztu ditugu taldeare aurrean. Oso interesgarria izan da gure klasekideak gehiago baloratzeko eta errespetatzeko

HAZITEGIA. Zientzia proiektuan parte hartzeko, hazitegi bat egin dugu.Bertan, menda eta mendafina erein ditugo.Beranduago , eskolako negutegian landatuko ditugu eta sendabelar eta landare usaindunei buruz ikasiko dugu.

GOSARI OSASUNGARRIAK. “Gosari osasungarriak” izeneko tailerrean gosariaren garrantzia gogoratu dugu .Gainera , gosaian ezinbesteko elikagaiak ikasi ditugu.

SUKALDARITZA TAILERRAK. Lehenengo hirubilabete honetan zehar hainbat sukaldaritza tailer garatu ditugu testu instruktiboa lantzeko eta baita udazkeneko produak ezagutzeko ere. Hala nola, masusta mermelada eta irazagar goxoa. Gainera, Gabonetako merendolarako, gaileatak eta madalenak egin genituen. Dena ikaragarri zegoen!

TERTULIA DIALOGIKOAK. Irakurketaz gozatuz, irakurtzen ditugun testuak konpartizteko eta, tertulia dialogikoak egiten hasi gara Miguel Lozarekin. Ekintza honetan ama batzuk ere parte hartu dute.

EUSKARAREN EGUNA.”MITOLOGÍA”. Euskaraen egunean pista joku bati esker 2. mailako ikasleek sakondu eta ikasi zuten gauza gehiago Euskal mitologiari buruz,hala nola, Tartalo, Galtxagorriak, Basajaun, Mari, sorginak, lamiak eta Aker.

WANGARI ANTZERKIA. “Eterno paraíso” taldeak  antzeztutako antzezlan zoragarria ikusi dugu:”Wanwari”. Bakeari eta naturarekiko maitasuna zen bere gaia.

IRAKURLAGUNA. 3. eta 6. mailako ikaslegoak ekintza hau hasi du irakurmena hobetzeko, Gure konpromisuak sinatzean Cristina Ricok, zuzendariak, Miguel Lozak, (Berritzeguneko aholkulariak), ama batzuk eta tutoreek ikasleekin  parte hartu zuten.

Esteka honetan irudiak ikusi ditzakezu.

Gabon Zoriontsuak!!!

 

1. saria                            2. saria                          3. saria

 

Eta hauek dira saridunak.

Zorionak neskak!

 

 

Olentzero gure ikastetxera etorri da.

Musu, irribarre alai eta urduriak, Olentzero abestiak, opariak … eta opor luze batzuen aurrekari gisa, Samaniego eskolako patioan geratu diren Olentzero eta Mari Domingini behar bezalako ongi etorria emateko Samaniego Eskolako ikasle, irakasle eta guraso batzuek osatzen duten talde bikainaren aldetik. 

Gabon zoriontsuak eta urte berro on opa dizuegu.

Gaurko irudiak esteka honetan ikus ditzakezue.


 

Abenduaren 3a. Euskararen eguna!!!!

Samaniego solidario

Gure zentroa errefuxiatuen aldeko kanpaina bat aurrera eramaten ari da.  Gasteizko egunkari batean berri hau agertu da.  Berri osoa irakurri nahi baduzu sartu esteka honetan.

   "Samaniego solidario"

 

 

 

Atzerrian hizkuntzak ikasteko dirulaguntzak

Bekak 2016-2017

Ikasketarako bekak eskaera egiteko prozeduraren inguruko argibide guztiak webguneko Familiak izeneko atalean daukazue (esmumaldeko zutabean, goian). Zuzenean ikusteko, hemen klikatu:

 

BEKAK 2016-2017

Artium. Performancea

 

             

Mugara hurbiltzea hiru mastadun koreografia da, hiru mastadun poesia. Pertsona orok bizitzan aurkitzen dituen erronkak ditu ardatz, eta parekotasun bat egiten dute eskalatzearen erronkarekin eta mendi-gailurra menderatzearekin.

 

«Gutako bakoitzak mundu honetan betetzen dugun lekuaren inguruan gogoeta egiteko erabiltzen da parekotasun hori. Geure buruari jartzen dizkiogun eta gainditu nahi ditugun mugei buruz.

(Irakurri gehiago). (Irudiak).

 

Berdindu eskola

 Hona hemen Berdindu formakuntzan landatuko hainbat materiala.

Resultado de imagen de berdindu eskola

Hurrengo ikasturterako testu liburuak

Hauek dira 2016-2017 ikasturtean erabiliko diren testu liburuak bigarren hezkuntzan:

 

Egokitzapen epea. 2 eta 3 urtekoak.

2 urte                         3 urte

 

 

Gertu 28

Kalean dago ikastetxearen aldizkariaren 28. alea. Hemerotekan kokatzen dugun bitartean, hona hemen begiradatxo bat emateko aukera, pdf formatuan.

 

 

 

 

 

Madrid 2016

Gogor jo du eguzkiak bi egun hauetan. Hona hemen bidaiaren bloga. Momentuz ibilbideak, ginkanak,... Hurrengo egunetan pisten erantzun zuzenak, irabazleak, sariak eta abar kokatuko ditugu. Eta bilduko ditugun argazki guztiak.

 

Gurasoen bilera. 2 eta 3 urteko gelak. 2016-17ko ikasturtea.

Datorren ekainaren 27an eguerdiko 10etara bilera bat izango dugu 2 eta 3 urteko geletan egokitzapena azaltzeko. Zuen partehartzea ezinbeztekoa da.

Komenigarria  izango litzateke   bilerara umeak ez ekartzea.

 

LH_Kurtso bukaerako irteerak

             

        1. Zikloa / 1º Ciclo                  2. Zikloa / 2º Ciclo                    3. Zikloa / 3º Ciclo

          Maeztu y Corres                           Guetaria                                  Basondo

2016 / 2017 eskola egutegia

Onartuta daude jada hurrengo ikasturterako eskola egutegiak:

 

Haur eta lehen hezkuntza                                       Bigarren hezkuntza

 

     

Ikasketa-espediente digitalak

Hemendik aurrera ikasketen historiak era digitalean bakarrik eskuratuko dira. Horretarako hezkuntza sailak webgune bat egokitu du. Hona hemen webgune horretarako lotura eta erabiltzeko gida.

La Mecánica del Caracol

Pasa den martxoan, Eva Caballero, Radio Euskadiko  La Mecánica del Caracol  irrati saioaren aurkeslea etorri zitzaigun. Bertan egiten ditugun proiekto zientifikoei buruz egon zen solasean, maila guztietako neska-mutilekin eta irakasleekin. Grabatutako elkarrizketak apirilaren 1ean aireratutako saioan agert ziren. Hemen dituzue entzungai:

 

 

Saioaren ohiko kolaboratzailea den Manu Hernández ere gurekin egon zen, DBHko hainbat ikasleen aurrean experimento ikusgarriak egiten.


Argazki gehiago ikusteko, ikastetxearen bilduman sartu.


http://www.cpisamaniegoipi.hezkuntza.net/web/guest/album-de-fotos

LH_5.maila. Done Jakue bidea

 

Gasteizko tren geltokian geratu gara goizeko 8:40 etan. Ezkerekotzara heldu gara trenez.
Bidean zehar Aiarako Ama Birjinaren Baseliza ikusi egin dugu, XIII mendekoa. Inguruan dagoen iturri batean hamaiketakoa jan dugu.
Arriaraingo Donibaneko baselizarantz abiakutu gara. Aldapa goranzko bidea Estibalitzeko monastegia aurkitu dugu. 932. urtean sortu gotorleku eta apaiztegi. Bertan merkatua eta legea garatu zen. Arabako patroi-emea, Estibalitzeko Andra Mari hortxe bertan dugu ikusgai.
Eremu horretako ikuspegia ederra da: lautada ia osoa bistan baitugu.
Estibalitzeko baselizaren inguruetan jolastu ondoren, Oreitiako geltokira jeitsi gara y Vitoria-Gasteizko trena hartu dugu.
Badakizu nola egiten diren besoekin Erromaniko edo gotiko arkuak?

 

DBH_4. Bartzelonako bidaia

LH_6.maila.Bide Heziketarako marrazki lehiaketa.

        

 

6. mailako Iñaki Pérez De Arenaza Cortések Udaltzaingoak antolatutako Bide hezkuntzako marrazki lehiaketan 1. saria lortu du. Martxoaren 16an izan zen sari banaketa udaletxeko aretoan. Bertan elkartu ziren saritu guztiak eta Gorka Urtaran alkateak banatu zituen sariak. Iñakik bizikleta eder bat irabazi zuen. Zorionak eta ondo pasa!

 

LH_4. maila. 2. hiruhileko jarduerak

 

Artium

Uretarrilean , LHko 4. mailakoak  Artim Museoan    egon  ginen. Artelan batzuk ikusi ondoren tailerrak ere egin genituen.

 

Hizketaldia

LHko 4. mailakoak  Tertulia dialogikoak egiten ari dira ikasturte hasieratik Miguel Lozaren laguntzarekin. Batzuetan gurasoek ere parte hartzen dute.

 

Experimentoak

LHko 4. mailakoak   zientzilari bihurtu gara eta hainbat experimentu egiten ari gara Ingurunekin erlazionatuta.

 

(Irudiak begiratu)

 

LH_5. Barriako topaketa..

 

Pasa den  otsailak 25 eta 26, Umeen Parte Hartzerako I. Topaketa egingo da, Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken Sailak eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak antolaturik. Samaniego eta Santa Maria Ikastetxeetako 8 eta 14 urte bitarteko 60 ume inguru elkartuko dira Barriako aterpean, Arabako hiriburuko umeekin berekin haurren eskubideei buruzko lana sustatzeko, haurren parte hartzea gai nagusitzat hartuta. (Gehiago irakurri).

 

LH_Agate deunaren eguna

HH_5urtekoa. Arabako txoriei buruz zerbait ikasten?

 

Urtarrilaren 14an Brayanekin (IAN Arabako Naturaren Institutokoa) Arabako txoriei buruzko Power  Point bat ikusi genuen.

19an bueltatu zen eta birziklatzeko materiales txorien jantoki bate gin genuen. Pipa beltza, kainamon eta mixtura bota genuen. Gure negutegi aurrean kokatu genuen.

Ekintzari buruzko irudiak esteka honetan ikus daiteke

 

 

 

 

LH 4.maila. Lehenengo hiruhileko jarduerak.

Kontzertu pedadagogikoak.“ Intxaur-Kraskagailua”antzezpena.

 L.H.ko 4. Mailako irakaslegoak  Hoffmanen “ Intxaur-Kraskagailua “ipuin famatua landu du hiruhilabete honetan.Azaroaren bukaeran eta abenduan euzkaraz antzeztu du guraso  eta ikaskide aurrean.

 

Arma museoa.

Urrian L.H. ko  4. mailako neska –mutilak Vitoria-Gasteizko Arma Museoa joan ziren Gizarte Zientziekin lotutako gai bat sakontzeko,Historiaren aroak , hain zuzen ere.

 

UDEI irakurketa kanpaina.

L.H.ko 4. Mailako irakaslegoak urrianurtero gure eskolan ospatzen dugun UDEI  izeneko irakurketa kanpainan parte hartu  zuen  . Liburuekin disfrutatzeko momento zoragarriak izan ziren.

 

Elisa Rueda poeta egilea gure eskolan

Joan den urrian,  Elisa Rueda,poema egilea, 4. Maiko gela batera  joan  zen bere ipuina ,“Urtebetetzea Salburuan”, irakurtzera.Zoragarria izan zen bera entzutea.Asko gozatu genuen bere poesiaren musikarekin.Saio hark maitarazi zigun poesía askoz gehiago.

 

JARDUERAKO IRUDIAK IKUSTEKO hemen duzu esteka.

Abenduak 3. Euskararen Nazioarteko Eguna. Ba al zenekien...

Ba al zenekien...

Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren,hots,  euskaraz.

            1949. urtean ezarri zuela Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna? 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. Euskararen Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentu batekin topo egin dugu Sarean.

Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan “Eskuararen Eguna” erabili zen eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna” edo “Euzkara Eguna” bezala ikusi izan dugu. Egun Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.

Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu Mejikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.

GEUK HORRELA OSPATZEN DUGU EUSKERAREN EGUNA.

Haur Hezkunta        Lehen Hezkuntza      Bigarren Hezkuntza

Euskara eta Araba 2015

Hona hemen, urtero bezala, euskara eta arabari buruz ezagutzen duzuna adierazteko aukera paregabea. Ea zenbat asmatzen dituzun!

 

 


Five Days To Dance

Hemen dituzue iaz dantzan eman genituen 5 egun horietan egindako hainbat argazki. Eta bideoa!

 

Samaniego indarkeria matxistaren kontra

                                                                                              Morez (Uluka)

Urkiolako parkea. 6. maila.

Urriaren 15ean, 6.mailako ikasleak Urkiolako Parke Naturalera joan ginen gizakiak parkearen barruan izan duen eragina ezagutzera. Oso egun ederra pasatu genuen!!

Hemen ikus ditzakezue irteera honetan egindako argazkiak.

 

 

Izki parkea. 5. maila

Urriaren 8an 5.A eta 5.Bkoak Izkira joan ginen. Hor klasean ikasitako ekosistema batzuk aztertu genituen. Parkeko landare eta animalien oinatzak ere ikusi genituen. Asko ikasi genuen!!

Hemen ikus ditzakezue irteera honetan egindako argazkiak.


 

Done Jakue bidea. 6. maila.

 

Gasteizko tren geltokian goizeko 8:40tan elkarku gara. Trenez, Agurainera iritsi gara. Aguraingo harresitik buelta eman ondoren, San Vicente elizara joan gara. Eliza-gotorleku honetan "paso de ronda" delakoa egon gara.Eliza. Gidari baten elizari buruzko azalpenak entzun ondoren,HH. Klarisaren komentura joan gara. Hemen monjeekin hitz egin ondoren, trufa bat eman digute.

Aguraindik Arrizal herrira hurbildu gara , eta bertan Sorginetxe deritzon trikuharria dugu ikusgai. Egileor zeharkatuz Alaitzara abiatu gara. Alaitzako baseliza bisitatu dugu.

Ordu laurden gutxitan Langarikara heldu gara. Bazkariaren ordua ospatu dugu bertan. Inguruan ur fresko iturri bat aurkitu dugu

Atseden hartu ondoren, Gazeo herriaren bila ibili gara. Bertan azalpenak eta azken gozokiak gozatu egin ditugu.

Azken txanpa, ordu batekoa, eman dugu Ezkerekotxaraino. Herria zeharkatu eta gero tren aterpean Gasteizerako etorrera egin dugu, trenez.Gasteizko geltokira 18:00 inguruko orduan iritsi gara.

Primera pasatu dugu Gasteiz, Laudio eta Agurainko eskoletako ikasleekin.

Hemetxe gure irudiak eta informazio gehiago aurki dezakezu.

Esparruak


irakasleak

ikasleak

familiak